Zubiak 59 metroko luzeera eta 14 metroko zabalera dauka eta ADIFetik azaldu dutenez, trenbide bikoitza edukiko du.
Iazko maiatzean hasi zituzten Larrinagatxu auzoan AHTko biaduktoaren lanak, eta ADIFek jakin eragin duenez, zubiko goiko oholtza amaituta dago. Larrinagatxu errekaren gainean eraiki dute zubia, eta 59 metroko luzeera eta 14 metroko zabalera dauzka.
Durango eta Zornotza artean bost biadukto egitekotan da ADIF: Larrinagatxu, Etxena, Bentzuen, Bernagoitia I eta Bernagoitia II. Guztira 4,6 kilometroko tramoa da bi herrien artekoa, eta zubien luzeeran guztira 596 metro izango dira. Ibilbide horretan bost tunel daude aurreikusita: San Andres, Urzelai, Olabarrie II eta Okabarrieko tunel faltsua. Guztira 2.515 metroko luzeera edukiko lukete.
ADIFen arabera, obretan ingurugiroari buruzko jarraipena egin dute eta "neurri prebentibo, zuzentzaile eta konpontzaileak" hartu dituzte. Uraren, hondakinen, lur kutsatuen eta zarataren tratamenduan "ingurugiroari buruzko ikerketa eta txosten espezifikoak" egin dituztela adierazi du AHTren lanen erakunde arduradunak.
( ADIFen argazkia)