Konpromisoak ez betetzea leporatu dio PSE-EEk Irigorasi

Anboto 2012ko ots. 24a, 08:32

EAJk Durangori hainbat proiektu \'zor\' dizkiola salatu du asteon Alderdi Sozialistak: kanpo eraztuna, San Faustoko zentro zibikoa, kultur etxea eta Frai Juan Zumarragako biribilgunea.

EAJk Durangori hainbat proiektu “zor” dizkiola salatu du asteon Alderdi Ssozialistak: kanpo eraztuna, San Faustoko zentro zibikoa, kultur etxea eta Frai Juan Zumarragako biribilgunea.

 

Egitasmo horiek egin barik daudela kritikatu du Pilar Rios PSE-EEko zinegotziak. “Alkateak trenbidearen lurperatzeagatik Eusko Jaurlaritza erasotzea”salatu du, “bere alderdiak Durangori hainbat proiektu zor dizkion bitartean”.

 


Sozialistek Durangoko saihesbidea amaitzeko premia nabarmendu dute: “Kanpo eraztunari dagokionez, Urki kaleko hirigintza proiektuari lehentasuna eman zaio”, Riosen berbetan, “hutsune asko dituzten auzoetan milaka herritar zain dauden bitartean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!