Espainiako auzitegian deklaratuko du barikuan Asier Aginakok

Anboto 2012ko ots. 22a, 09:13

Frantzian bete du espetxe zigorra eta Espainiak Euroagindua erabili du hemen ere epailearen aurrean deklaratu dezan

Frantzian bete du espetxe zigorra eta Espainiak Euroagindua erabili du hemen ere epailearen aurrean deklaratu dezan.


Asier Aginako durangarra 2004an atxilotu eta espetxeratu zuten ETAri laguntzea eta lehergailu batzuen jabetza leporatuz. Harrezkero, Frantziako Fleurg-eko espetxean egon da. Otsailean amaitu du Frantziako auzitegiak ezarritako espetxe zigorra, baina ez da kalera libre aterako eta Espainiako Auzitegi Nazionalean ere deklaratu beharko du. Espainiak Euroagindua erabili du, Aginakok Estatuagaz argitu beharreko kausak dituela argudiatuz. Eguen arratsaldean ekarriko dute Madrilera eta gaua espetxean eman ondoren, ostiral goizean deklaratuko du Auzitegi Nazionalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!