GugazT taldeak barikuan hasiko du ekintzez betetako "berpizkundea"

Anboto 2012ko otsailaren 20a

Berbaroko txokoan elkartuko dira abilezia lehiaketa, afaria eta Mihiluze txapelketan parte hartzeko. 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako gonbidapena luzatu dute. Tiketak Berbaroko bulegoan daude salgai, 5 euroan, otsailaren 21 arte

Berbaroko txokoan elkartuko dira abilezia lehiaketa, afaria eta Mihiluze txapelketan parte hartzeko. 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako gonbidapena luzatu dute. Tiketak Berbaroko bulegoan daude salgai, 5 euroan, otsailaren 21 arte.

 

GugazT Berbaroko gazte taldeak hemendik eta ekainera bitarteko egitaraua prestatu du taldea martxan ipintzeko. Bariku honetan, otsailak 24, edukiko dute lehen topaketa "GugazT Berpizkundea"n.

 

19:00etan batuko dira Berbaroko txokoan, eta hasteko Minutu bat irabazteko abilezia lehiaketan jokatuko dute. 20:30 inguruan afaritarako batuko dira, eta afalostean Mihiluze txapelketa edukiko dute.

 

Tiketak Berbaroko bulegoan daude salgai, 5 euroan, bihar, otsailak 21, arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!