Otsailean hasi eta maiatzera arte asteburu eta jai egunetan zabalduko dute Txiki Park-a. Landako Erakustazokaren ekintzarik ez badago, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Arratsalde hotzetarako jolas gune bat eskaini guran, Landako Erakustazoka ume txikientzako parke izango da asteburuetan. Duela bost urte ipini zuten martxan Txiki Park-a berton, eta aurten ere umeentzako jolas lekua maiatzera arte egongo da bertan.
Asteburuetan eta jai egunetan egongo da zabalik jolasgunea, 17:00etatik 20:00etara, baldin eta erakustazokan ekintzarik ez badago. Sarrera doakoa izango da.
Andoni Iruarrizaga kultura zinegotziak adierazi duenez, ekimenaren helburua "elkarrekin egoteko, dibertitzeko eta gustora egoteko toki bat eskaintzea da eta, era berean, gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea, herriko gainontzeko parke publikoen alternatiba estali gisa".