Preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko Kalerarock, otsailaren 25ean

Anboto 2012ko ots. 13a, 09:22

Otsailaren 25eko jaialdian egun guztiko egitaraua egongo da, eta gauean, Obrintpas, Habeas Corpus eta Betagarri lako taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Landako Gunean. Jaiaz gainera, Herrira mugimenduaren Bizkaiko aurkezpena egingo dute eguerdian

Otsailaren 25eko jaialdian egun guztiko egitaraua egongo da, eta gauean, Obrintpas, Habeas Corpus eta Betagarri lako taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Landako Gunean. Jaiaz gainera, Herrira mugimenduaren Bizkaiko aurkezpena egingo dute eguerdian.

 

"Euskal preso eta iheslariekin elkartasuna mantendu eta areagotzeko" helburuagaz sortu dute Kalerarock jaialdia. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute otsailaren 25erako. Arratsalde-gauerako hainbat talde ezagunek musika kontzertuak eskainiko dituzte, baina eguerdi aldean hasiko dira ekintzak Landako Gunean.

 

\"\"

 

Jaialdian Herrira mugimenduaren aurkezpena egingo dute 13:00ean. Larraitz Rike Herrirako kideak azaldu duenez, Herrira "preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahu duen herri mugimendua da", eta "helburu horrekin bat egiten duten herritar guztiei espazio eraginkor bat" eskaintzea da euren asmoa. Baloratu dutenez, "zoritxarrez, azken urteetan Euskal Herian zabaltzen ari den politiko berria ez dabil isladarik izaten espetxe politikan".

 

Indarrak bateratzeko deia egin dute, beraz, Kalerarock-en aurkezpenean: "askotariko herritarrak batu nahi ditugu, askotariko ekimenetan".

 

 

 

Egitaraua:

12:00: Umeentzako tailerrak eta animazioa

13:00: Herrira mugimenduaren aurkezpena

14:00: Jantokia eta txosnak zabalduko dituzte. Batukadak eta kale animazioa

17:00: Kontzertuak:

- Betagarri

- Des-Kontrol

- Vomito

- Habeas Corpus

- Ze esatek!

- Bizardunak

- Obrintpas

03:00: Plateruenean, Trikizio

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!