181 isun Zumalakarregiko oinezkoen gunean 2011n

Anboto 2012ko ots. 9a, 18:34

PSE-EEk kritikatu duenez lekua ez dago behar bezala seinaleztatuta

Zumalakarregi kaleko oinezkoen gunean 2011 urtean 181 isun ipini ditu udaltzaingoak. PSE-EEk prentsa oharrean jakitera eman duenez, horietatik %61 ibilgailuak debekatutako lekuan aparkatzearren ipini dituzte.

 

Lekua ez dagoela behar den moduan seinaleztatuta kritikatu dute Durangoko sozialistek. Hainbat herritarren kexak gobernu taldeari jakinarazi arren, ez dutela ezer egin salatu dute. “Gaur egun Sanagustinalden seinale bakarra dago, eta ez da ikusi ere egiten”, azaldu dute. Pilar Ríos ordezkari sozialistaren esanetan, inguru hori emisio txikiko gune izendatu zuten 2008an, asteburuetan oinezkoendako erabilerara mugatuz: “Helburua gune horretan herritarrendako ekintzak antolatzea zen, baina EAJk kontrako zentzuan dihardu”.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!