Hilebetea egin aurretik agortu da hiri-bizikletak erosteagatiko diru-laguntza. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek. Guztira 61 eskari onartu dira; horietako %90ak gehienezko diru-lagutza jaso du: 100 euro.
Udalak hiri-bizikletak erosteagatiko diru-laguntza deialdiaren dekretua abenduaren 23an argitaratu zuen, hiri-gunean bizikletaren erabilera sustatzeko helburuagaz. Urtarrilaren 3an aurkeztu zuten lehenengo eskaria, eta hilabetera (otsailaren 2an), horretara bideratutako diru-laguntza agortu da. Hiru hileko epea aurreikusi zuten udal arduradunek laguntzak eskatzeko.
61 laguntza
Guztira 61 laguntza onartu dira, eta %90ak gehienez jaso zitekeen laguntza hartu du: 100 euro. Bizikleta elektrikoak izan dira %13 (zortzi), eta, bizikleta baten bataz besteko nalioa 422,81 eurokoa izan da: bizikletagatik gitxienez 170 euro ordaindu dute eta, gehienez 1.500 euro, gutxi gorabehera, argitu dutenez. Durangon bizikletetan espezializatuta dauden lau dendetan, 32.021,96 euro inbertidu du herritargoak.
Tokiko Agenda 21 planginztaren (2007-2011) baitan batutako ekimena izan da hori, 2011n bizikletaren erabilierari buruz Durangon egindako azterketan oinarritua. Udal aurrekontuan 6.000 euroko diru-atala egon izan da horretarako gordeta.
Iker Oceja Garapen Iraunkorra Batzordeko lehendakariak azaldu duenez, "ezinhobea izan da ekimenak izan duen harrera herritargoan. Autoaren aurrean alternatiba lez, bizikletaren erabilera bultzatzeko ekimenak sustatzen jarraitzera animatzen gaitu. Horrela, kutxadura ekiditzeaz gainera, erabiltzailearen zein gainerako herritarren osasuna hobetzea lortuko dugu".
Durangon erroldatua egotea beharrezko baldintza izan da diru-laguntza jaso ahal izateko. Baita herriko hiri-bizikleta (morto elektrikoagaz edo ez) erostea ere, beti ere, herriko komertzio baten. BEZ gabe, bizikletaren kostuaren %50ari egin dio aurre Udalak diru-laguntzagaz (gehienez 100 euro), udal aurrekontuan lotutako diru-atala agortu artean.