Udalean langileen % 20 bitarteko lan-kontratuagaz dago

Anboto 2012ko ots. 7a, 08:30
Erreforma publikoari buruz eztabaidatzen zebiltzala eman du datu hori PSE-EEk. Horrek \'egonkortasun falta´ eragiten duela salatu du Pilar Riosek: \'udalak lan eskaintza publikoak egin beharko lituzke\'

Erreforma publikoari buruz eztabaidatzen zebiltzala eman du datu hori PSE-EEk. Horrek "egonkortasun falta" eragiten duela salatu du Pilar Riosek: "udalak lan eskaintza publikoak egin beharko lituzke" .

 

Espainiako Gobernuak sektore publikoan egin gura duen erreforma dela eta, Bilduk mozioa aurkeztu du azken udalbatzan. Erreformak "ondorio larriak" eragingo dituela eta Durangoko Udalean bertan, "zerbitzuen kalitatea gutxitu" egingo dela nabarmendu du Eider Uribe Bilduko zinegotziak. Mozioa eztabaidatzerako orduan, udaleko langileek orain momentuan duten egoeraz berba egin du Pilar Rios PSE-EEko zinegotziak: "udalean %20ko initeritate tasa dago, eta horrek desegonkortasuna dakar". Udalean eskaintza publikoak egitearen beharra nabarmendu du Riosek.

 

EAJko Goiztidi Diazek gaia testuingurutik ateratzea leporatu dio PSE-EEri, eta mozioari dagokionez, eztabaidarako foroa Madrilgo kongresua dela nabarmendu du: "EAJk tinko eutsiko dio bere lanari Madrilen EAEren autonomia eta behar egiteko gaitasuna defendatzen".

 

Mozioak Aralar eta Bilduren babesa

Bilduk eta Aralarrek mozioaren alde bozkatu dute, eta EAJ, PSE-EE eta PPk kontra. Bilduk erreformarekin "lan baldintzak okertu" egingo direla eta zerbitzu publikoen "liberalizazioa" defendatzen dela salatu du. Aralarrek, bere aldetik, adierazi du ezin duela onartu "krisia dagoenez, hau egitea besterik ez zaigu gelditu" diskurtsoa. Neurriak "eskubide sozial eta laboraletan" hartzea kritikatu du: "krisia ez da hortik etorri".

 

PPk, bestalde defendatu du Espainiako Gobernua "gustokoak ez diren neurriak hartzera behartuta" dagoela. Rodriguez Zapateroren gobernuak "20.000 euroko zuloa" ezkutatu duela salatu du: "neurriekin ezingo da defizita konpondu, baina ezinbestekoa da". PSE-EEk fiskalitatean erreforma egitea premiazkoa dela azpimarratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!