Gaurtik eta lanak amaitu arte Montorreta guztiz itxita

Anboto 2012ko ots. 6a, 08:58
Sarrera eta irteera Larrasoloeta kaletik egin beharko dituzte bertakoek, trafikoarentzat guztiz itxita egongo da-eta Montorreta kalea. Faustegoienako hirigintza lanen eraginez itxiko dute. Bestalde, ur edangarria moztuko dute San Roke

Sarrera eta irteera Larrasoloeta kaletik egin beharko dituzte bertakoek, trafikoarentzat guztiz itxita egongo da-eta Montorreta kalea. Faustegoienako hirigintza lanen eraginez itxiko dute. Bestalde, ur edangarria moztuko dute San Roke.

 

Lanak 10 asteren barruan amaitzea aurreikusi dute udal arduradunek. Montorreta kalean eta Urkiagatorre kalean eragingo dute trafikoari begirako neurri horiek.

 

Ur edangarria moztuko dute San Roken

Bestalde, San Roken ur edangarria moztuko dute, gaur, 09:00etatik 11:00etan, ur hoditeri nagusian egin beharreko lanen eraginez. Sanroke Bidea kaleko 18 eta 20an eta San Roke auzoko 3 eta 5ean moztuko dute ur edangarria.

SANROKEBIDE KALEA: 18, 20.
SAN ROKE AUZOA: 3, 5.
SANROKEBIDE KALEA: 18, 20.
SAN ROKE AUZOA: 3, 5.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!