Mozio bidez ordezkaritza “orekatua” eskatu dute.
Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren osaketa dela-eta, mozioa aurkeztu du Bilduk. Bertan, besteak beste, kontseilua bi alderdik osatu izana salatzen, kontsentsua lortu eta gizartearen “ordezkaritza zabal, orekatu eta proportzionala” edukitzea eskatzen, eta kideen eta udalen ordezkaritza murriztu izana salatzen dute.
EAJk eta PPk ordezkaritzako akordioari buruz “ateak beti zabalik” egon direla eta “demokrazian akordioetara heltzea zilegi” dela azpimarratu dute: “Hiru kutxen administrazio kontseiluen erabakia izan da”.
Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek kontsentsu “zabalagoa” izatea gurako luketela azaldu dute. Euren gogoa “proportzionaltasun printzipioa defendatzea” dela nabarmendu dute.