Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrak, Plateruenan

Anboto 2012ko ots. 3a, 08:25

Olgetan ikuskizunaren baitan \'Barre egin\' ikuskizuna eskainiko dute, zapatuan, Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrek Plateruenan

Olgetan ikuskizunaren baitan \'Barre egin\' ikuskizuna eskainiko dute, zapatuan, Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrek Plateruenan.

 

Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskeiniko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak. Hainbat esketx eskainiko dituzte Barre egin lemari eutsiz eta haurren parte hartzea bultzatuz. "Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin".

 

Ikuskizuna 17:30ean hasiko da Durangoko Plateruena kafe antzokian. Sarrera 4 euro (Plateruenan bertan daude salgai).

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!