Durangoko elkarteen parte hartzea batuz kanpaina berria abiatu zuen Andereak elkarteak genero-indarkeriaren aurka, joan zen urrian. Gaur Palentzia eta Gaztela-Leongo kultur zentroak egingo du bat deitutako elkarretaratzeagaz.
Eguenero deitzen du elkarretaratzea Andereak elkarteak, 20:00etan, Andra Marin. Gaur ere egingo dute elkarretaratzea genero-biolentziaren aurka. Dagoneko 10 elkartetik gora izan dira ekimenagaz bat egin dutenak: Durangoko Orfeoia, Kriskitin dantza taldea, Bateginez GKE,Caritas, Herria auzo elkartea, Mas Curvas, Geu be elkartea, Tronperri dantza taldea, Tabirako, Extremadurako eta Andaluziako kultur zentroak eta +Dendak merkatari elkartea.
Gainontzeko elkarteen laguntzagaz, "gure gizarteak bizi duen indarkeria sexistak sortzen duen gaitza ikusgai jartzea" da Andereak elkartearen helburua. Gaur, 20:00etan, Andra Marin egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.