Otsailaren 8ra arte eman daiteke izena, Durangoko udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean, eta hainbat jakintza arlori buruz antolatu duten \'Humanitates\' ikastaroetan.
Zazpi gairen inguruko ikastaroak iragarri dituzte: Filosofiaren Historia, Munduko Historia, Artearen Historia, Musikaren Historia, Matematika, Munduko Literatura eta Klasikoak. Udalaren webgunean jasota dago ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza.
Besteak beste, politika eta erretorikari buruz jardugo dute Klasikoen Irakurketa saioetan; Roberto Bolaño idazlearen lanaren inguruan batuko dira Munduko Literatura saioetan; eta antzerkiaren eta matematikaren erlazioaz jardungo dute, esaterako, Matematika Eguneroko Bizitzan ikastaroan.
Hilean lautan, Kurutzesantu edo Etxezarreta Museoetan eta Udal Bibliotekan izango dira saioak (hilabete biko iraupena dute ikastaroetako batzuek, modulo bitan banatuta; eta hiru modulotan banaturikoak, hiruhilekoak dira beste hainbat). Parte hartzeko, 15 euro ordaindu beharko da izen-ematea (9 euro, 25 urtetik beherako ikasleek eta langabetuek).