Gazteen lokalen gaineko ordenantza, aurrera

Anboto 2012ko urt. 27a, 10:40

Hirigintza batzordean onartu egin dute lokalei baldintza minimo batzuk ipintzeko ordenantza. Baldintzen artean suteen prebentziorako sistema eduki beharko dute lokalek

Hirigintza batzordean onartu egin dute lokalei baldintza minimo batzuk ipintzeko ordenantza.

 

“Segurtasunagaz, intsonorizazioagaz eta garbitasunagaz lotutako minimo batzuk” arautuko dituen lokalen ordenantza Hirigintza Batzordean onartu dute. Ordenantzan zehaztu dutenez,  besteak beste,  suteen prebentziorako sistema edukitzea derrigorrezkoa izango da gazte lokaletan.

 

Azken bi urteetan lokalek eragindako eragozpenengatik 230 denuntzia sartu dituztela nabarmendu du Durangoko PSE-EEk. Alderdi sozialistak aurkeztu zuen Hirigintza Batzordera ordenantzaren zirriborroa. Sozialisten ustez, arazoaren aurrean “ezinbestekoa” da udalak lokalentzako baldintza minimoak adostea.
Datorren asteko osoko bilkuran onartuko dute behin betirako ordenantza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!