Ur edangarria moztuko dute gaur Artabilla eta Eguzkitza inguruan

Anboto 2012ko urt. 24a, 08:44

Ur edangarria moztuko dute, gaur, 09:00etatik 12:00etara, Durangoko zenbait auzotan. Ur sarean egin beharreko mantentze lanek eragin dute hori

Ur edangarria moztuko dute, gaur, 09:00etatik 12:00etara, Durangoko zenbait auzotan. Ur sarean egin beharreko mantentze lanek eragin dute hori.

Honako auzo eta kaleetan ez da egongo ur edangarririk datozen orduetan: Urki, Hagin eta Izei kalean ez eze Hegoalde etorbideko 2, 3, 4, 5, 7 atarietan. Era berean, Artabilla auzoko 5, 6, 7, 8, eta 9an, eta, Eguzkitzako 2, 4, 6, 13, 15 eta 17an ere ez da egongo ur edangarririk. Horrela argitu dute, ohar baten, udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!