Oreinak jartzea aztergai, azken gabonetan 10 lapurtu ondoren

Anboto 2012ko urt. 23a, 13:00

Hurrengo gabonetak orainak jarri edo ez aztertuko du Udalak, azken gabon egunetan 10 orein lapurtu dituztela egiaztatu ondoren. San Roke, Sasikoa, Magdalena, Landako edota San Inazio auzoetan ostutako oreinek, guztira, 4.818 euro kostatu zaizkio Udalari

Hurrengo gabonetak orainak jarri edo ez aztertuko du Udalak, azken gabon egunetan 10 orein lapurtu dituztela egiaztatu ondoren. San Roke, Sasikoa, Magdalena, Landako edota San Inazio auzoetan ostutako oreinek, guztira, 4.818 euro kostatu zaizkio Udalari.

 

Gabonak amaituta, kaleetan jarritako argiak erretiratu eta gero egiaztatu du Durangoko Udalak hainbat kaletan jarritako 10 orein lapurtu dituztela. Horren aurean, udal ordezkariak datorren urtean, "aurten horren estimatuak izan diren oreinak"  berriro jarri edo ez aztertzen dihardue, ohar baten jakin eragin dutenez. Aitziber Irigoras alkateak "hainbat bider eskatu du hiri-altzariak errespetatu daitezen, baina, gabonetako apaingarriak desagertu egiten dira".

 

Durangori "inolako mesederik ez diote egiten lapurretak", Irigorasek nabarmendu duenez: "Kaltea baino ez dute eragiten. Durango hobetuz gero gure bizi-kalitatea ere hobetuko denaz jabetu behar gara, eta ondare publikoa kaltetzen bada durangarron ongizatea ateratzen dela galtzaile". Horregaitik aurtengo gabonetan holako apaingarririk ez jartzea aztertzen dihardu administrazioak: "Pena da, baina, ez dugu dirurik gastatuko, are gutxiago bizi ditugu garai hauetan, batzuk euren etxeak apaindu ditzaten", nabarmendu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!