Merkatarientzako onurak ordenantza fiskaletan

Anboto 2012ko urtarrilaren 20a

Hobariak izango dituzte zaharberritze lanengatik

Hobariak izango dituzte zaharberritze lanengatik.

 

Dendari eta ostalariek laguntzak izango dituzte zerga batzuk ordaintzeko, Durangoko Udalak ordenantza fiskalei egindako zenbait alegazio onartu eta gero.

 

Merkatarien  +Dendak elkarteak aurkeztu ditu alegazio horiek, eta zaharberritze lanetan laguntzeko eta birziklapena bultzatzeko balioko dute.

 

Eraikuntzen zergari dagokionez, zaharberritze lanengatik ordaindu beharreko diru kopuruan % 90eko hobariak izango dituzte Durangoko dendek eta tabernek.

 

Ingurugiroagaz eta iraunkortasunagaz zerikusia daukan alegazioa ere onartu du udalak. Paperaren eta kartoiaren birziklapenzerbitzua erabiltzen duten merkatariek % 90eko hobaria edukiko dute zaborren gaineko zergan.  .

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!