Martxoaren lehenengo asteburua aukeratu du +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak VII. Aukera Azokarako. Landako Gunea izango du estalpe eta urtarrilaren 31 arte dute bertan parte hartu gura duten merkatariek izena emateko.
Stock-ean geratutako produktuak beheratutako prezioetan eskainiko dituzte merkatariek VII. Aukera Azokan, martxoaren 2tik 4ra bitartean. Landako Gunean ospatzen den azoka da hori eta "oso harrera ona" izan du lehenengo biderrez antolatu zutenetik, antolatzaileek azaldu dutenez. Iaz 32 komertziok parte hartu hartu zuten otsailean ospatu zen azokan.
+Dendak merkatari elkarteak jakin eragin duenez, parte hartu gura duten komertzioek aukera dute izena emateko urtarrilaren 31 bitartean. Merkatari elkartearen 94 681 81 42 telefono zenbakira deitu daiteke horretarako. Bestela honako helbide elektronikora bidali daiteke mezua: gatcdurango@masdendak.com