Okintza eta gozogintza ikastaroa

Anboto 2012ko urt. 17a, 08:36

60 urtetik gorako pertsonentzako okintza eta gozogintza ikastaroa antolatu dute Durangaldeko Amankomunazgoak eta Durangoko Udaleko Nagusien Sailak elkarlanean

60 urtetik gorako pertsonentzako okintza eta gozogintza ikastaroa antolatu dute Durangaldeko Amankomunazgoak eta Durangoko Udaleko Nagusien Sailak elkarlanean.

 

Hasi berri da sei saiok osatutako ikastaroa. Hurrengo hitzorduak urtarrilaren 23an eta 30ean, eta, otsailaren 6an, 13an eta 20an izango dira. Behargintzako instalazioetan emongo dituzte eskolak, 15:30etik 18:00ak bitartean.

 

42 lagunek agertu du interesa parte hartzeko, baina, 16 lagunentzako leku mugatu egon denez, izen emate ordena kontutan hartuta aukeraketa egin dute: "Ezin izan dugu eskari guztiari erantzun. Handia da Behargintzako sukaldea, baina, arreta pertsona behar da ikastaro honetan", diote antolatzaileek. Errezeta errezak prestatzen ikasiko dute parte hartzaileek ikastaroan, "pertsonalki egindako produktuekin". Ogi arrunta, esnez edo garagardoz egindako prestatzen ikasiko dute, besteak beste. Baita postre "errezak" eta "osasuntsuak" egiten ere: hostopiltxoak, teilak edo katu-mihiak, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!