Guztira 6.661 lagunek erabili dute Izotz Gunea zabalik egon den egunetan.
Udal ordezkariek aurtengo aldiaren balorazio “oso positiboa” egin dute: “Kontuan izan behar da, besteak beste, Bilbon eta Getxon ere ipini dituztela aurten izotz pistak. Durangoko izotz guneagaz helburuak bete ditugu: durangarrok ondo pasatzea eta beste herri batzuetatik jendea erakartzea gure herrira, horrela komertzioa bultzatuz”, adierazi du Ander Gorrotxategi Gazteria eta Kirol Batzordeko buruak.
Bisitarietatik gehienak gaztetxoak izan dira: 4.644, guztira. Aurten patinatzen ikasteko iaz baino zazpi ikastaro gehiago ere antolatu dituzte. Abenduaren 30eko barikua izan zen jendetsuena, 540 erabiltzailegaz.
2009/10 |
2010/11 |
2011/12 |
|
Haurrak | 3.722 | 4.064 | 4.644 |
Nagusiak | 882 | 872 | 911 |
Elkarteak | 90 | 132 | 226 |
Ikastaroak | 600 | 600 | 880 |
GUZTIRA | 5.294 | 5.848 | 6.661 |