Jose Manuel Llorente Durangarrak irabazi du +Dendak elkartearen argazki lehiaketa. Txema Serranok eskuratu du bigarren saria eta +Dendaken saria.
Jose Manuel Llorente durangarraren irudi batek irabazi du +Dendak merkatarien elkarteak antolatutako bigarren argazki lehiaketa. Trena Durangotik pastasen izan da ekimenaren lema. Lehiaketan 27 autoreren 87 argazkik parte hartu dute.
Llorentek eskuratu du 250 eurogaz osatutako lehenengo saria. ‘Destellos en la espera’ izeneko zuribeltzeko argazkian gaueko tren bat beste tren bateko lokomotoraren kristalean ikusi daiteke.
Txema Serrano durangarrak 150 euroko bigarren saria jaso du. ‘El sabado’ argazkian geltokitik trena zelan pastasen den ikusi daiteke. Serranok +Dendak saria ere eskuratu du ‘El inconveniente’ argazkiagaz. Merkatari elkarteak 150 euroko txartela emango dio Durangoko dendetan erabilzteko. +Dendak elkartearen saria erabakitzeko www.durangoopina.com webgunean herritarrek beraien iritzia eman dute