15M Durangaldea mugimenduak jostailuen truke-merkatua antolatuko du, abenduaren 31n, zapatuan, Andra Mari elizpean.
Herritarren kontsumo "arduratsua" sustatu gura dute ekimen horregaz, azaldu dutenez, eta "arazo ekonomikoak dituzten familiei alternatibak eskaintzea". Baita pertsonen artean bestelako harreman motak bultzatzea ere. Truke-merkatua 10:00etan hasiko da eta 14:00ak arte iraungo du.
Antolatzaileek azaldu dutenez, egoera onean dagoen jostailu oro onartuko da truke-merkatuan, belikoak izan ezik. Azken horiek hartu egingo dituzte, "zirkulaziotik baztertzeko". Era berean, jostailuak eman gura dituztenek izango dute truke-merkatura bertaratzerik. Durangoko tokiko elkarte eta taldeei, eta, ospitaletan dauden umeekin lan egiten duen www.juegaterapia.org erakundeari helaraziko dizkie jostailuak 15M Durangaldea taldeko kideek.
Informazio gehiagorako: www.15mdurangaldea.blogspot.com edo m15durangaldea@gmail.com