Landako Guneko aparkalekuko ordutegiak luzatuko dituzte

Anboto 2011ko abe. 26a, 09:55

Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 09:00etatik 22:00etara.

Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 09:00etatik 22:00etara.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez Landako Guneko aparkalekuak bere ordutegia handituko du. Urtarrilaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 09:00etatik 22:00etara. Ekainaren 15etik irailaren 15era, berriz, ordutegi berezia izango du: 09:00etatik 15:00etara. Igandeetan (ekitaldi konkretuetan salbu) eta abuztuan itxita egongo da.

Bestalde, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera tarifa berriak ipiniko dituzte. Orduko 0,50 euro izango da prezioa; asteko bonoak 12,5 euro balioko du eta hileko bonoak 40 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!