\'Krisialdia, hemengo ikuspegi batetik\' izenburupean berbaldia antolatu du, gaur, EKAI Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera.
Pinondo Etxean jarri dute hitzordua, 19:30ean. EKAI Center politika publikoen ikerketa bultzatzea eta honen inguruko ezagutza zabaltzea helburu duen ikerketa zentroa da. Berbaldiak ordu beteko iraupena izango du.