Kontzientziazio hitzaldien ondoren, su-hiltzaileek auto istripu baten erreskatea simulatu dute.
Stop Accidentes elkartearen bidez, Maristak ikastetxeko gazteek lehen eskutik ezagutu dute auto istripuek ekarri ahal dituzten ondorioak. Lehenengo istripuak izan dituztenen edo horrelako egoerak hurretik bizi izan dituztenen bizipenak ezagutu dituzte. Ondoren, su-hiltzaileek ikastetxeko patioan ipinitako auto batetik gazte bat erreskatatu dute, simulakro batean. Istripu baten ondoren, su-hiltzaileek biktima ahalik arinen ateratzeko ematen dituzten pausuak garatu dituzte; 20 minutu baino lehenago lortu dute gaztea autotik atera eta anbulantzian sartzea.