1.000 oilasko pintxo banatuko ditu +Dendak-ek

Anboto 2011ko abe. 19a, 09:26

Durangaldeko +Dendak merkatari elkarteak 1.000 oilasko pintxo banatuko ditu, eguenean, abenduaren 22an. Bezeroen Eguna antolatu dute

Durangaldeko +Dendak merkatari elkarteak 1.000 oilasko pintxo banatuko ditu, eguenean, abenduaren 22an. Bezeroen Eguna antolatu dute.

 

Ekimen horrek elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egitea bultzatzea du helburu. Era berean, bezeroak "kalitatezko pintxo" batekin saritzea. Horrela jakin eragin dute. Eusko Label eta Jaurlaritzaren laguntzagaz eskainiko dituzte pintxoak, jakin eragin dutenez, 19:00etatik aurrera, Andra Mariako elizpean. Gaurtik eta abenduaren 22ra arte, elkarteko kide den establezimenduren bateko 10 euro edo gehiagoko erosketa-txartela aurkeztu beharko da horretarako. Txartel bakoitzeko pintxo bat emango dute.

 

Bezeroen Eguna ospatuko dute abenduaren 22an,eta horrenbaitan Sugarri txarangak girotutako kalejira ere antolatu dute, 19:00etan.

 

+Dendak elkartekoek azaldu dutenez, gaurtik eta abenduaren 22a bitartean Durango Txartelagaz erosketak egin dituzten bezeroen artean 100 oilasko pintxo zotz egingo dituzte. Sariak erosketa-txartelean agertuko dira, eta, pintxoa hartzeko saritutako txartela aurkeztea beharrezkoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!