Durangoko Bildu eta Aralarreko kideek abenduaren 16an, baraualdia burutu zuten euskal presoen eskubideen alde. \'Egin dezagun bidea\' ekimenaren barruan antolatu zuten Durangoko baraualdia. Abenduaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, Andra Maritik hasita antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, baita urtarrilaren 7an Bilbon egingo den mobilizazioan.