80-100 km/orduko haize boladak iragarri dituzte

Anboto 2011ko abe. 16a, 10:10

Haize bolada indartsuak iragarri dituztela-eta Durangoko Udalak zenbait aholku helarazi dizkie herritarrei

Haize bolada indartsuak iragarri dituztela-eta Durangoko Udalak zenbait aholku helarazi dizkie herritarrei.

 

Haize bolada handiak iragarri ditu gaurko Euskalmet, euskal metereologia agentziak. 80-100 km/orduko abiadura hartzera heldu arte. Horren aurrean Durangoko Udalak  etxeko ate eta lehioak ixtea gomendatu du eta kanpoaldeko objektua erretiratzea (loreontziak, eskegitako arropak...) haizeak eraman ez ditzan eta arriskurik eragin ez ditzaten.

 

Bestalde, kalean dauden aldamioen azpitik pasatzerakon kontuz ibiltzera deitu ditu herritarrak. Aldi berean, aldamio, lanetako hesi eta behin behineko instalazioetako arduradunek neurriak hartuko ditzute instalazio horiek segurtasuna bermatze aldera.

 

Azkenik, Udalak gogorarazi du merkataritzako establezimenduetako arduradunek euren lokaletako toldo, beladore eta antzeko objektuak erretiratu egin behar dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!