Durangoko Udalak salatu duenez, Azoka egunetan “ekintza bandalikoak“ ere izan dira.
Horien artean, jakin eragin dutenez, bi kontainer erre dituzte eta 9 zakarrontzi hautsi, 6.789,20 euroko kostua eragin dutelarik. Horrez gainera, Gabonetako 3 orein zuri desagertu dira Durangoko errotondetatik. "Gizalegearen kontra egindako gertaera bandaliko horiengatik bere haserrea" agertu du Udaleko Gobernu Taldeak.
Honegatik guztiagatik, Durangoko Gobernu Taldeak hiri higiezinak errespetatu daitezela eskatzen du. Alkate Aitziber Irigorasek kontzientziazio handiagoa eskatu du herriko mobiliarioa zaintzeko orduan “guztiona delako, Durango ederrago izaten laguntzen duelako, eta bultza-indarra delako turismo eta merkataritzarako”.