Durangoko Udalaren Toki Agenda 21ean eta aldaketa klimatikoaren kontrako planean jasotako ekintzei esker, Durangok %25ean murriztu du faktura-gastua azken hiru urteetan, udalak jakinarazi duenez.
Horretarako, 223 luminaria aldatu dira, kontsumoa %60 murriztuz. Leku batzuetan, gainera, mikroLED erako luminariak ipini dituzte.
2011ko argindarraren fakturazioa 306.000 euro inguruan ibiliko dela diote, eta aipatutako inbertsioak egin barik faktura 460.000 eurokoa izango litzateke; horretara, 154.000 euro aurreztu dituzte.
Inbertsioen kostua 550.000 euro inguruko izan da, eta udalak 170.000 euro inbertitu ditu; gainerakoa Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) lagundu du diruz. Aipatutako ekintzekin udalak amaitutzat jo ditu argindarra aurrezteko ekimenak.