+Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak izotz pistarako 550 sarrera banatuko ditu Durango, Iurreta eta Abadiñon bazkide dituen establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean.
Gaurtik eta abenduaren 31a bitartean, 20 euro edo gehiagoko erosketa egiten duten bezeroei oparituko dizkie sarrerak, argitu dutenez. Udalagaz eta Jaurlaritzako Merkataritza sailagaz elkarlanean abiatutako kanpaina da hori, eta tokiko dendetan erosketak egitea bultzatzeko antolatzen diren ekitaldi sortaren baitan batzen da.
Bezero bakoitzak bost sarrera lortu ahal izango ditu, eta, horretarako +Dendak elkarteak Durangon duen egoitzara jo beharko da, abenduaren 19tik aurrera: "20 eurotik beherako erosketa-tiketak batuta lortu ahalko da sarrera bat; beti be, aurkeztutako guztiekin 20 eurora heldu. Hala ere, erosketa txarteleko sarrera gehiengo bat dago zehaztuta". Astelehetik eguenera dago zabalik egoitza, 09:00etatik 18:00etara; eta barikuetan, 09:00etatik 13:00era.