Astarloa Saria jasoko du Jesus Egiguren musika konposatzaileak

Anboto 2011ko abe. 16a, 08:11

Astarloa kultur elkarteak urtero banatu ohi duen Astarloa Saria Jesus Egiguren (1945, Durango) musika konposatzaileari emango diote aurten

Astarloa kultur elkarteak urtero banatu ohi duen Astarloa Saria Jesus Egiguren (1945, Durango) musika konposatzaileari emango diote aurten.

 

Abenduaren 20an, 20:00etan, Durangoko Batzokiko batzar aretoan egingo duten ekitaldian, Astarloa kultur taldeko presidentea den Larraitz Diagoren eskutik jasoko du saria Egigurenek. Horrela, bere bizitza osoan musikari egindako ekarpen aberatsa aintzatetsi gura diote.

 

Jesus Egigurenek ibilbide oparoa du musikagintzan. Esaterako, aurten bertan Euskadiko Orkestraren enkarguz Kindly Symphony obra sortu du. Bere beste hainbat pieza Madril eta Frankfurteko jaialdi entzutetsuetan estreinatu dira   eta, besteak beste, 1994an Luis de Narvaez saria irabazi zuen. Durangoko Musika Eskolako sortzaileetako bat da eta bertan dihardu irakasle. Bartolome Ertzilla orkestrako zuzendaria ere bada. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!