Azokaren erregulazioa "egiteke" dagoela gogoratu dute baserritarrek

Anboto 2011ko abe. 15a, 09:04

Alderdi batzuekin bai, baina udalagaz ofizialki ez direla batzartu diote

Alderdi batzuekin bai, baina udalagaz ofizialki ez direla batzartu diote.

 

Durangoko merkatu plazan  produktuak saltzen egoten diren baserritarrek azokaren egoera erregulatzeko eta hobetzeko hainbat neurri proposatu zizkioten udalari martxoan. Harrezkero bederatzi hilabate joan dira, eta Udaspal Alberdi baserritarrak adierazi duenez, udalak “oraindik” ez ditu “ezelakoo batzarrera deitu gaiari buruz berba egiteko”.

 

Denbora horretan guztian hainbat alderdigaz kontaktuak izan dituztela dio, baina udalagaz ofizialki bat ere ez”: “Alderdiek jakinarazi digute gaia batzordeetan lantzen dabiltzala, baina errealitatea da bederatzi hilabete joan direla, urtea amaitzear dagoela, eta ez dela aurrerapausorik eman”

 

Baserritarren eskakizunak hiru puntu nagusitan laburbildu daitezke: eskuragarri dauden mahaien banaketa erregulatzea, postuak dituzten ekoizleei aparkatzeko erraztasunak ematea, eta errebendedoreei aurre egitea. Bigarren fase batean azokaren nondik norakoak eztabaidatzeko batzordea eratzea ere proposatzen dute, udalaren eta baserritar ekoizleen artean.

 

Azken  asteetako jazoerak

Euskal Denda dela-eta azokak Andra Mariko elizpean eman dituen hiru asteetan baserritarren pazientziak gainezka egin du. Lehen asteburuan mahaiekin “deskontrol handia” egon zela diote: “batzuek asko hartu zuten eta beste batzuek etxetik ekarri behar”. Postuak kokatzeko ere eztaibadak sortu zirela diote. Hurrengo astean udalak hori erregulatzeko informazioa banatu zuen baserritarren artean, “baina ez zen udaltzainik egon agindatutakoa betetzen zen ala ez segurtatzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!