Kostu baxuko herrialdeek ETE-etan duten eragina aztertuko dute Azterlanen

Anboto 2011ko abe. 14a, 10:38

Enpresa txiki eta ertainetan (ETE) kostu baxuko herrialdeek duten eragin izango dute hizpide, bihar, abenduak 15, Durangoko Azterlan metalurgia ikerketa zentroan. Durangaldeko enpresei eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldia Durangaldeko Lehiakortasun Poloak, SPRIk eta Mondragon korporazioak antolatu dute

Enpresa txiki eta ertainetan (ETE) kostu baxuko herrialdeek duten eragin izango dute hizpide, bihar, abenduak 15, Durangoko Azterlan metalurgia ikerketa zentroan. Durangaldeko enpresei eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldia Durangaldeko Lehiakortasun Poloak, SPRIk eta Mondragon korporazioak antolatu dute.

 

Kostu Baxuko Herrialdeen eragina Durangaldeko industrian. Compite aukerak Programa izenburupean antolatutako jardunaldia 16:30ean hasiko dute. Lansaioaren helburu nagusia, ETE-en egunerokoan kostu baxuko herrialdeek duten eragina aztertzea izango da,eta egoera berri honi aurre egiteko lan esparruak aurkeztuko dira. Horrela jakin eragin dute antolatzaileek.

 

Ekitaldia aukera "ezin hobea" izango da errealitate honetan sakontzeko. Era berean, jakintza eta instituzioak industriari eskaintzen dioten tresnen erabilpenarekin, (COMPITE Aukerak programa), esparru berriak zabaltzeko erabiliko dira.

 

Durangaldeko Lehiakortasun Poloaren ordezkari legez Antón Gorriñok irekiko du jardunaldia. SPRI Afrika eta Ekialde Ertaineko Zuzendaria den Gontzal Barasordak hartu du ondoren hitza. Internazionalizazio eta esportazio prozesuetarako SPRIren babesa, kostu baxuko herrialdeen presiopean izenburupean jardungo du berak. Etenaldia egin aurretik, 17:15ean, Kostu baxuko herrialdeen produktuak eta berauen eragina gura ekonomian hitzaldia emango dute Mondragon korporazioko German Lorenzok Jokin Laspiurrek.

 

Compite Aukerak programa azalduko du SPRI Berrikuntza eta Teknologia Zuzendari Juan Castrok, 18:15ean, eta, Jaurlaritzako Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak azalduko ditu ondorioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!