Iaz ia 6.000 lagun batu zituen Landako Guneko izotz pistak. Patinatzeko ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 13tik 16rakoa da.
Aurten zazpigarren aldia izango du Durangoko Landako Erakustazokan atonduko duten Izotz Guneak. Iaz ia 6.000 erabiltzaile izan zituen eta aurten ere kopuru horietan ibiliko direla uste dute udal ordezkariek.
90.000 euroko aurrkontua duen Izotz Gunea abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra egongo da zabalik; igandetik ostegunera goiz eta arratsaldez, eta, ostiral eta larunbatetan gauez. Urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Prezioetan ez da igoerarik eman. 14 urtetik beherakoentzako sarrera 5 euro da eta handik gorakoentzakoa 5,5 euro. Asteazkenak egun bereziak dira eta 3 eurotan ipini dute sarrera. Sarrera bakoitzagaz goiz ala arratsalde osoan patinatzeko modua izango du erabiltzaileak.
Urtero legez aurten ere patinatzen ikasteko ikastaroak egongo dira. Egun biko ikastaroetarako izen-ematea Pinondo etxean egin daiteke abenduaren 13tik 16ra (5 euro). Izotz Gunea irekitzen denean ere apuntatu daiteke ikastaroetan, baina “hobe da ahalik arinen izena ematea ikastaroek oso harrera ona izaten dutelako”, Ander Gorrotxategi kirol arloko zinegotziaren esanetan. Abenduaren 23 eta 24ko egunetan “baliteke ikastaroen eskaintza zabaltzea, beste talde batzuk eratuz”, oraindik Izotz Gunea itxita egongo delako eta ordu libre gehiago egongo direlako eskaintza zabaltzeko.
Iaz inkesta bat egin zuten erabiltzaileen artean eta jasotako datuen arabera bisitarien %24a Durangotik kanpokoa da: Gernika, Lemoa zein eskualdeko inguruko herritakoa batez ere, baina baita Gipuzkoa eta Arabakoa ere.
ORDUTEGIAEgunero: 10:30-13:30 Ostiral eta larunbata: 21:30-00:30 Itxita: Urtarrilak 1
|
PREZIOAK14 urtetik beherakoek: 5 euro Helduek: 5,5 euro Elkarteetako kideek: 4,5 euro Asteazkenak (egun berezia): 3 euro |
IKASTAROAKEgunak:
Orduak:
Izen-ematea: Pinondo etxean abenduaren 13tik 16ra (94 603 00 30). |