Bidezko merkataritza San Antonio Santa Ritan

Anboto 2011ko abe. 12a, 09:34

Ikastetxeak bidezko merkataritza bultzatzeko denda jarriko du martitzenetik barikura. Urtero Gabonak orduko bidezko merkataritzan ekoiztutako produktuekin denda atontzen dute San Antonio Santa Rita ikastetxean. Ezarri dituzte, dagoeneko, dendaren kokalekuak

Ikastetxeak bidezko merkataritza bultzatzeko denda jarriko du martitzenetik barikura. Urtero Gabonak orduko bidezko merkataritzan ekoiztutako produktuekin denda atontzen dute San Antonio Santa Rita ikastetxean. Ezarri dituzte, dagoeneko, dendaren kokalekuak.

 

Goizetan martitzenetik barikura Komentu kalean atonduko dute denda. Arratsaldeetan, berriz, 16:30etik 17:30era jarriko dituzte produktuak salgai; martitzenean San Frantziskon, eguazten eta barikuan Komentu kalean eta eguenean Intxaurrondon. 

 

Mertxe Sagastizabal eta Ana Unzilla dira ekimena antolatzen dihardutenak. “Aurten DBHko 3. mailako ikasleak izan dira antolakuntzan ibili direnak, eta ondo erantzuten dabiltza”, azaldu digute. Kidenda elkarteagaz elkarlanean prestatu dute denda.

 

Abenduaren 23an bidezko merkataritzaren irizpideekin ekoiztutako txokolateagaz txokolatada solidarioa prestatuko dute, batzen duten dirua Caritas elkartera bideratzeko. Azaroaren 3an umeek etxean zituzten jostailuak eramanda jostailuen merkatua antolatu zuten. Salmentagaz irabazitako dirua orduan ere Caritasi eman zioten, eta soberan zeuden jostailuak JAEDi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!