Genero biolentziaren aurkako elkarretaratzeak eten dituzte astean. Hurrengoa abenduaren 16an egingo dute.
Andereak emakume elkarteak deituta eguenero egiten dituzte elkarretaratzea genero biolentziaren aurka, 20:00etan, Andra Mariko elizpean. Abiatutako azken kanpaina honetan Durangoko elkarte bat gonbidatzen dute astero. Abenduaren 1ean Mas Curvas elkartea gonbidatu zuten.