Ezkurdin burutu du LAB sindikatuak kontzentrazioa

Anboto 2011ko abe. 2a, 13:08

\"Gezurretan hasi zarete, diru gutxiago banketxeentzako eta gehiago zerbitzu publikoetarako\" zioen kartelagaz, Ezkurdi plazan batu dira LAB sindikatuaren aldarrikapenagaz bat egitera.

"Gezurretan ari zarete: diru gutxiago banketxeentzako eta gehiago zerbitzu publikoetarako" zioen kartelagaz, Ezkurdi plazan batu dira hainbat herritar LAB sindikatuaren aldarrikapenagaz bat egitera.

 

Besteak beste, "murrizketa eta erreformekin bizitako urte gogorra eta gero, atzeraldi berriaren izenean", langileek "produkzio gehiago, langile gutxiagorekin eta soldata txikiagoarekin" onartzea gura dutela dioten eskuorriak banatu dizkiete oinezkoei.

 

"Konponbide erreala ez da politika kapitalista horri behin behineko partxeak jarrita konponduko", uste du LAB sindikatuak: "alkaketarako bide bakarra aldaketa politiko, sozial eta ekonomikotik etorriko da", iragarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!