Trenbidean duela 3 urte kateatutakoek 40 eguneko isuna jaso dute

Anboto 2011ko abe. 1a, 16:48

2008ko Durangoko Liburu eta Disko Azokan bidoi batera lotu ziren trenbidean, \'Euskotrenek AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna\' salatzeko. Urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuten hasieran, eta azkenean 40 eguneko isuna eta Euskal Trenbide Sareak eskatutako kalteordaina ordaindu beharko dute

2008ko Durangoko Liburu eta Disko Azokan bidoi batera lotu ziren trenbidean, "Euskotrenek AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna" salatzeko. Urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuten hasieran, eta azkenean 40 eguneko isuna eta Euskal Trenbide Sareak eskatutako kalteordaina ordaindu beharko dute.

 

Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladak Bilboko epaitegi aurrean kontzentrazioa egin du. Asanbladatik adierazi dutenez "bitxia da AHTaren obrak egiten ari diren kalteak ikusita, triskantza hori gelditzen saiatzen gabiltzanok izatea kalteordainak pagatu behar ditugunak".

 

Trenbideko protesta egin zutenean AHTaren obrak hasi berri zeudela gogoratu dute, eta tren zerbitzua etetean  Euskotrenek proiekutan parte hartzen duela salatu nahi zutela; bera izango litzatekeelako AHTaren operadorea, eta Euskal Trenbide Sarea Euskotrenen arduraduna". 

 

Fiskaltzak urte bete eta erdiko kartzelaldia eskatzen zuen, eta Euskotreni 1.000 euro baino gehiagoko kalteordaina ematea.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!