Ezezaguna dugun Afrikako errealitate bat hurbildu guran Benito Menn Fundazioko arduraduin den Rosa Izquierdok hitzaldia eskainiko du, gaur, Durangon. Uztartuz talde interkulturalaren eskutik Mozanbikeri buruzko hitzaldi-dokumentala eratu dute: Barandariaran egoitzan 11:00etan, eta, 19:45ean Uribarriko Andra Mariako kaperan.
Afrikan urritasun intelektualen bat edo buruko gaixotasunen bat duten pretsonek bizi duten errealitatea hurbilduko die bertaratuko direnei Rosa Izquierdok. Maputon (Mozanbike) dagoen zentroan egitenden lana azalduko du berak. "Benetan kezkagarria" pertsona horien errealitatea, azaldu dutenez: "Toki askotan inolako zerbitzurik gabe aurkitzen dira, expetxeetan edo kalean botata amaitzen dute". Maputo errehabilitatzen laguntzen zaie, "elikatu eta hezitu egiten dituzte, eta duintasuna eta irribarrea bueltatu".