Artetsu sariak

Anboto 2011ko aza. 28a, 13:52

Aurten seigarren aldia egingo dute Artetsu sariek. Hiru saritu jakinarazi dituzte eta laugarrena sari banaketaren egunera arte ez dute esango, sorpresa bat izatea nahi dutelako. Sari banaketa abenduaren 3ko zapatuan egingo dute, 19:30ean, San Agustin kulturgunean.

Bizi osoko lana aintzatestea helburu duen saria Mariano Santa Cruzek jasoko du; bera izan zen Arabako azken boteroa eta 10 bat urtez Arbasoren Arabako arduraduna izan zen. Erakundeari ematen dioten saria Bedia Udalak jasoko du aurten: “Biziberritu egin dugu azken urteetan Bediako azoka. Ahalegin handia egin dugu denok eta hori eskertu gura diegu”, Bernat Vidalen hitzetan. Hedabideei dagokionez, Mercedes Fernández RNEko kazetaria sarituko dute Bizkaiko artisautzari buruz egindako lan batengatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!