Gizon bat atxilotu dute ustez labanagaz eraso egiteagatik

Anboto 2011ko aza. 28a, 12:48

Igande goizaldean taberna bateko komunetan beste gizon bati labana sartu ziolaokan, 44 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Durangon. Zauritua Galdakaoko ospitalean dago ingresatuta

Igande goizaldean taberna baten beste gizon bati labana sartu ziolaokan, 44 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Durangon. Zauritua Galdakaoko ospitalean dago ingresatuta.

 

Atzo eguerdian Ertzaintzan dei bat jaso zuten, domeka goizaldean eztabaida baten ostean gizon batek beste bat labankadaz erasotu zuela esanaz. Testigu haren arabera, goizaldeko ordu biak eta erdiak aldera izan zen erasoa, eta ustezko erasotzaileari buruzko xehetasunak eman zituen. Abisu horretako datuekin Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen arratsaldeko 18:30ean, labanagaz lesioak eragitearen akusaziopean.

 

Labankadak jaso zituen gizona Galdakaoko ospitalean ingresatuta dago. Hiru labankada jaso zituen sabel inguruan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!