Trenbidearen lurperatzea 2013ra arte ez dela egi bihurtuko-eta arduraduta agertu da Aralar

Anboto 2011ko aza. 28a, 08:38

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriolari Durangon trenbidea lurperatzeko lanen inguruan galdetu dio Aralarreko Dani Maeztu legebiltzarkideak. Osoko bilkuran ahoz erantzutera deitu du sailburua

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriolari Durangon trenbidea lurperatzeko lanen inguruan galdetu dio Aralarreko Dani Maeztu legebiltzarkideak. Osoko bilkuran ahoz erantzutera deitu du sailburua.

 

\'Durango Operazioa\'ren baitan trena 2013a baino lehenago lur azpitik igaro ahal izateak zerk eragozten duen galdetu du legebiltzarkideak. 2012rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaren inguruko azalpenak ematera joan da Legebiltzarrera Arriola, eta bertan azaldu zuenez, 2013an amaitutzat emango da Durangon trena lurperatzeko proiektua. Horrela jakineragin du Maeztuk. Urte horretan bertan trena lurrazpitik joango litzake, dioenez.

 

Hala ere, Aralarreko legebiltzarkideak gogorarazi du 2010eko abenduan lanotarako amaiera data 2012an zehaztu zuela. "Orain beste urtebetez atzeratu dute data hori, herritarrengan kezka sortuz". Gaineratu dutenez, 2011n, durangarrei egindako inkesta baten arabera, "trenaren lurperatzea da, udal mailan, durangarrek duten lehentasun nagusia".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!