Instituzioei eta gizarteari lanean jarraitzea eskatu die Andereak elkarteak

Anboto 2011ko aza. 25a, 12:26

Emakumeen Kontrako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Eguna den honetan, \'gaitz hori dagokion zorroztasun eta ahaleginagaz aurre egiten saiatzea\' eskatu dute Durangoko Andereak elkartetik

Emakumeen Kontrako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Eguna den honetan, "gaitz hori dagokion zorroztasun eta ahaleginagaz aurre egiten saiatzea" eskatu dute Durangoko Andereak elkartetik.

 

Talde feministak instituzioei eskatu die "euren ahaleginei" eutsi diezaiotela, eta, "krisiaren aitzakiagaz", ez dezatela "euro bat ere murriztu" berdintasunera bideratutako aurrekontuetatik. Herritargoari, berriz, kontzientzia hartzea eskatu dio, eta "behingoz, biolentzia gure gizartetik desagertu dadin laguntzea": "etorkizuneko emakumeen askatasuna eta autonomia dago jokoan".

 

Azaroak 25 den honetan, "aurten ere, ospatu baino, azken hileotan gure herrian gertatutako izaera sexista duten hainbat gertaera deitoratu beharrean gaude", dio Andereak elkarteak. Fundifes zen eraikineko bigarren pisutik bikote-ohiak bultza egin ondoren hil zen emakumea ekarri dute gogora: "baita jaietan ere, oraintsu, etxera gonbidatu zuen emakumea bortatxatzen saiatu zen gazte baten berri ere izan dugu; eta joan zen asteburuan bertan, Tabira, adin txikiko bat atxilotu dute 16 urte bere neskalaguna ostikatzeagatik".

 

"Hezkuntza lan egin behar da"

Argitara atera dena da hori, Andereak elkarteak nabarmendu duenez: "Pentsa dezagun ezkutatzen zaiguna. Bistan da itzelezko tamainako arazoa dela, sustraitik  heldu behar dena, hau da, hezkuntza arlotik". Izan ere, gogoratu duten legez, "behin eta berriro datuek erakusten duten moduan ez gaude ordena publikoagaz lotutakoe rronka baten aurrean, benetako kultur erronka baten aurrean baino. Balore kontu bat da, eta  umeak elkarrenganako errespetuan sozializatu daitezen berrorientatzea eskatuko duten balore kontu bat".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!