Kultur astean murgilduta dagoz Andaluziako zentroan

Anboto 2011ko azaroaren 24a

Pintura eta antzinako objetuen erakusketa ikusi daitekez gaur Andaluziako zentroko aretoan, bihar, berriz, \'La terracita de Doña Paula\' antzezlana aurkeztuko du Durangoko Nagusien Egoitzako Gora ta Gora taldeak, 20:00etan

Pintura eta antzinako objetuen erakusketa ikusi daitekez gaur Andaluziako zentroko aretoan, bihar, berriz, \'La terracita de Doña Paula\' antzezlana aurkeztuko du Durangoko Nagusien Egoitzako Gora ta Gora taldeak, 20:00etan.

 

Flamenkoari omenaldia egingo diote lagunartean azaroaren 26an, zapatuan. Durangoko Orfeoiak eta Durangoko Andaluziako Zentroko Roziotako koroak ekitaldia eskainiko dute 19:30ean, San Agustin kulturgunean. Domekan, hilaren 27an, dantza alardea eskainiko dute Plateruena kafe antzokian, 12:00etan: Herri Maitek, Kriskitin dantza taldeak eta Andaluziako Zentroko Dantza Taldeak parte hartuko dute. Bazkide eta bisitarientzako luntxa eskainiko dute 14:00etan, Andaluziako zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!