II. Argazki Lehiaketa antolatu du beste behin +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak. \'Trena, Durango zati bitan\' gaia aukeratu dute aurten. Aurkeztutako argazkiak abenduan erakutsiko dituzte.
Durangoren garapen sozial eta komertzialean, baita hiri moduan ere, izan duen eragina aitortu gura du II. Argazki Lehiaketa horrek, +Dendak elkarteko arduradunek berbetan. Durangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatutako ekimena da.
Herritar orori zabaldutako lehiaketa horretan 250 euroko sari nagusia emango da; 2. sari bat ere emango da 150 eurokoa.
Horrezaz ganera, 150 euroko balioa duen erosketa-balea ere emango da +Dendak elkarteko bazkide diren establezimenduetan erabiltzeko. Durango, Abadiño, Iurreta eta Garaiko herritarrek izango dute aukera azken sari hori lortzeko.
Abenduak 31n jakin eragingo dituzte sarituak
Bi argazki onenak aukeratuko ditu epaimahaiak, abenduaren 31n jakinaraziko direnak. Era berean, merkatari elkarteko kide diren establezimenduetako erakuslehioetan erakusteko argazki aukeraketa bat egingo da.
Aipatutako argazki biak ez eze, +Dendak saria jasoko duen argazkia ere aukeratuko dute. Sari hori emateko, baina, herritarrei eskatuko zaie eritzia: www.durangoopina.com webgunearen bitartez eman ahal izango dute botoa herritarrek. Parte hartzen dutenen artean erosketa-baleak egingo dira zotz, azaldu dutenez.
Dagoeneko bidali daitezke argazkiak bai masdendak@masdendak.com helbide elektronikora bai Plateruen Plaza 8 (Durango) helbidera (posta bidez heleraziz gero KD baten erantsiko dira argazkiak). Argazkiak 18x24 neurrikoak izango dira, jpg formatuan.
Durangon zehar erreka, izan zen igazko gaia. Guztira 228 argazki aurkeztu ziren, 78 egilerenak, eta, Agua sobre agua argazkiak irabazi zuen. Xixoneko Eduardi Gafok irabazi zuen.