Barikuan, 17:45ean, Ertzaintzak deia jaso zuen Durangoko Tabira auzoan adin txikiko mutil bat lurrean etzanda zegoen emakume bati ostikoka ari zela.
Agenteak heldu zirenean, bikotea eztabaidatzen ari zela azaldu dute Ertzaintzatik eta 16 urteko gazteak agenteei esan ziela bere mutilagunak lurrera bota zuela eta bertan ostikoak emateaz gain, iletik tiratu ziola. Ertzaintzatik azaldu dutenez neskak agenteei adierazi zien ez zela mota honetako erasoak pairatzen zituen lehenbiziko aldia. Gazteak kontutakoaren ondorioz, agenteek ustezko erasotzailea atxilotzeari ekin zioten, genero indarkeria delitu batengatik.