Durangoko Tronperri dantza taldearen 50. urteurrenerako antolatu dituzten ekitaldietako bat da, gaur 20:00etan hasita, San Agustin kulturguneak hartuko duen dantza emanaldia.
Santutxuko Gaztedi taldea gonbidatu du Tronperrik, mende erdi ospatzeko aurten antolatu duten egitarauaren barruan. Hain zuzen ere, Durangoko Tronperri taldea legez urteurreneko ekitaldietan murgilduta dabil aurten Santutxuko taldea ere: 60 urte dira Gaztedi taldea sortu zutela Bilbon. Urteurrena ospatzeko, besteak beste, Dantzari dantza, Otsagabia, Jaurrieta eta Arratiako jota eskainiko dituzte Santutxukoek.