PSEk salatu duenez, gobernu taldeak "beste urte bitan atzeratu” du San Faustoko zentro zibikoa eraikitzea.
EAJk azaroaren 9ko batzordean jakinarazi omen zuen atzerapena, eta bitartean “lur zati hartan belarra ereitea eta hesiz ixtea edo aparlakeku bat egitea” proposatu du. Horiek horrela, zentro zibikoaren proiektua gutxienez zortzi urteko atzerapenaz hasiko dela salatu du Pilar Rios zinegotziak.
Sozialisten ustez, atzerapen hori gobernu taldeak errekurtsoak “ez dituelako ondo kudeatu” eman da: “2004an Eusko Jaurlaritzak 941.441 euroko diru-laguntza jaso zuen zentro zibikoa eraikitzeko Izartu programaren barruan. Diru hori beste obra batzuen gainkostuak ordaintzeko erabaki da”.